Espíritu de la alhóndiga Bigarren Literatur Saria

/, Noticias/Espíritu de la alhóndiga Bigarren Literatur Saria

Espíritu de la alhóndiga Bigarren Literatur Saria

“Espíritu de la Alhóndiga” Literatura Elkarteak Bigarren Sari Lehiaketaren deialdia egiten du, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1) Edozein pertsona fisikok har dezake parte, adin nagusikoa bada, edozein nazionalitate eta bizileku duela ere. Gehienez bi kontakizun aurkez ditzake parte-hartzaile berak.

2) Lehiaketaren gaia hau izango da: “Bilbotik Hendaiara errail gainean”; hots, trenbide-ingurunean gertatzen diren istorioak izango dira idazgai.

Kontakizunak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatziko dira eta horien luzera 90 eta 120 lerro artekoa izango da. Letraren tamaina 12 izango da eta mota, Times New Roman edo Arial. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira, eta osorik edo zatika ezein hedabide edo euskarritan (papera, blogak, prentsa digitala eta abar) argitaratuak izan ez direnak. Parte-hartzaileek kontakizunen egileak badirela eta testuak originalak badirela bermatuko dute antolatzaileen aurrean. Hortaz, testuen erantzule bakarrak izango dira lehiakideak hirugarrenen aurrean.

Epaimahaiak gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa aintzat hartuko du.

3) Sari hauek emango dira:

Euskarazko kategoria:

Lehenengo saria: 300 euro, kontakizuna argitaratzea eta diploma.

Accesita: Kontakizuna argitaratzea eta diploma.

 

Gaztelaniazko kategoria:

Lehenengo saria: 300 euro eta diploma.

Accesita: Kontakizuna argitaratzea eta diploma.

 

4) Epaimahaiak egokitzat jotzen dituen ohorezko aipamenak egin ditzake. Era berean, sariak hutsik uzteko eskubidea erreserbatuko du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

5) Aurkezpena.

Kontakizunek ez dute egilea nor den adierazten duen hitz edo zeinurik edukiko. Gutun-azal itxiaren barruan bidaliko dira, posta ziurtatu bidez, 2016ko irailaren 30ean baino lehen, hiruna ale eta izenburu edota goitizen batekin, helbide honetara:

ESPÍRITU DE LA ALHÓNDIGA BIGARREN LITERATUR SARIA

Iparraguirre kalea 46 – 2. p. 1

48010 Bilbo

Beste gutun-azal batean, zeinaren kanpoaldean kontakizunaren izenburua eta egilearen goitizena idatziko diren, egilearen datuak sartuko dira:

Izen-abizenak, posta-kodea, herria eta herrialdea.

Telefonoa.

Helbide elektronikoa.

NANaren edo pasaportearen fotokopia.

 

6) “Espíritu de la Alhóndiga” literatura-elkartea arduratuko da epaimahaia izendatzeaz. Euskarazko nahiz gaztelaniazko literatura-munduarekin zerikusia duten pertsonak izango dira epaimahaikideak.

7) Sariak jendaurreko ekitaldi batean banatuko dira. Ekitaldi hori 2016ko azken hiruhilekorako iragarriko da. Saritutakoek eurek joan beharko dute sari-banaketaren ekitaldira kontakizunak irakurtzera, arrazoi justifikaturik ezean.

8) “Espíritu de la Alhóndiga” literatura-elkarteak kontakizun garaileak eta epaimahaiaren ustez kalitate nahikoa dutenak argitaratzeko eskubidea izango du. Lehiaketa honetara kontakizunak aurkezteak, horiek edozein hedabide edo euskarritan argitaratzeko eskubideak “Espíritu de la Alhóndiga” literatura-elkarteari lagatzea dakar.

9) Lehiaketaren deialdia bertako prentsaren, irratiaren, telebistaren, web-orrien edo sare sozialen bidez egingo da.

10) Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriok oso-osorik onartzea. Horietakoren bat betetzen ez bada, parte-hartzailea lehiaketatik kanporatu egingo da.

Por | 2017-03-03T12:41:28+01:00 junio 13th, 2016|Concursos, Noticias|Sin comentarios

About the autor:

Deje su comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.